Olerkiak-Objektuak
Eskultura tailerretik, aste honetarako ariketa bat proposatzen dizuet.
Txema Madoz argazkilariaren eta Joan Brossa eskultorearen lanetan inspiratuta, sortu zeure objektu-poemak . Etxean zituen objektuekin sortzen hasi zela dio Txema Madozek!
TXEMA MADOZ «XXI» Bere argazkia (egin klik hemen)
- Joan Brossak hirurogeita hamarreko hamarkadan garatu zuen bere lana. Txema Madoz garaikidea da eta betidanik maite izan du Joanen lana. Ezagutu zirenean, lagun handiak egin ziren.
- Artiumen dago Joan Brossaren obra bat. Agian ikusi duzu. Musikarien harmaila batzuei eta aulki hutsetan makurtutako instrumentuei buruzkoa da. Instrumentuak metrailadoreak dira!
Joan Brosa