Guri buruz  

Arautu gabeko Arte Plastikoko zentroa, sorkuntza plastikoaren, marrazketa, pintura, eskultura, teknika grafikoak, zeramika, larrua, egurra, koadernaketa, ikus-entzunezkoak eta argazkilaritzaren munduarekin lotutako materialak biltzen dituena . 

Helburu nagusia da nahi duen oro artearen, sorkuntzaren eta gozamen artistikoaren mundura ekartzea, bere ikasgeletan egunero egiten den sentsibilitate ariketaren bitartez.

Gaur egun Ikastetxeak kurtso arruntetan matrikulatutako mila ikasle baino gehiagorentzako tokia du eta fakultatea arte gai ezberdinetan espezializatutako 15 irakaslek osatzen dute.

 

Fundazioa 

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolak 1774ko irailaren 21ean Herriaren Adiskideen Errege Euskal Elkarteak sortu zuen Marrazketa Eskolan du hasiera eta oinarria.

Geroztik eta ia etenik gabe, bere irakaskuntza lana ondoz ondoko luzapen eta eraldaketekin egiten ari da, garai bakoitzaren beharretara egokituz. Horrela, hasierako Marrazketa klaseei, hainbat arte eta eskulan irakasgai gehitu zitzaizkien, eta baita industria eta merkataritza izaerako irakaskuntza ugari ere.

Gure zentroa legearen ikuspuntutik eratzen da, irabazi asmorik gabeko kultur Fundazio gisa, zeina Toki Korporazioak, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Herriaren Adiskideen Errege Euskal Elkartea eta Ganberak. Arabako Merkataritza eta Industria eta Udaleko erakunde, enpresaburu eta norbanakoen lankidetza.

 

250. Urteurrena 

2024. urtean Arte eta Lanbide Eskolak 250 urte beteko ditu.

  

2014an, Arabako Batzar Nagusiek eta Eusko Legebiltzarrak ere VITORIA-GASTEIZ UDALAREN KULTUR ONDARE IMMATERIEZKOA izendatu zuten Arte eta Lanbide Eskola .

Hirian egindako lana aitortzeko eta, batez ere, ondare baliotsua bizirik eta ezkutuan gordetzeko nahia guztien artean erakusteko urratsak dira.