Kaixo sortzaileak!

Post honetan egunkari artistiko bat sortzea proposatuko dizuegu.

Zer da hori?

Aurkitu etxean duzun koaderno bat edo sortu zurea orri solteekin; karpeta txiki bat ere egin dezakegu.

Jarraian hemen deskargatzeko pdf bat duzue, eta bertan asteko egun bakoitzerako sortzeko proposamen, ideia, marrazki ezberdin bat proposatzen dizuegu.

Jarri data bat eta egunero egin ezazu proposatzen dizugun proposamenetako bat zure egunkari artistikoko fitxa batean.

Ez kezkatu gehiegi azken emaitzarekin, sormen jarduera bat da, eskua eta irudimena libre uzteko.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.