Kaixo sortzaileak!

Gogoratzen al duzue martxoaren 8an Yayoi Kusamaren obran inspiratuta fatxadan sortu genuen instalazioa?

Bada, bere maisulanetako bat YouTuben ikus daiteke.

Bere "Infinity Mirrored Room - Milioika urte argien arima"

Zalantzarik gabe, bere maisulanetako bat da eta arte garaikidean erreferentzia handia. Instalazioa LED argiz eta ispiluz betetako gela batek osatzen du, bisitariei espazio infinitu batean egotearen sentsazioa ematen diena. Hasiera batean 2013an inauguratu zen eta ordutik hainbat herrialdetako museo geletatik igaro da.

Gaur egun, lan hau Los Angeleseko "The Broad" museoan dago, koronavirus pandemiaren (COVID-19) koarentenarengatik itxitako eremuan. Horregatik, kultur erakunde horretako agintariek Yayoi Kusamaren esperientzia birtual bat proposatzea erabaki zuten gela harrigarriko bideoen bidez. Kusamaren artea etxeetara ekartzeko asmoa duen proiektu digitalak "Infinite Drone" du izena.

Infinite Drone (egin klik hemen)

Infinity Mirrored Room - Milioika urte argien arima

Yayoi kusamako beste gelak