Kaixo sortzaileak!

Post honetan egunkari artistiko bat sortzea proposatuko dizuegu.

Zer da hori?

Aurkitu etxean duzun koaderno bat edo sortu zurea orri solteekin; karpeta txiki bat ere egin dezakegu.

Jarraian hemen deskargatzeko pdf bat duzue eta bertan asteko egun bakoitzerako proposamen, ideia edo marrazki ezberdin bat proposatzen dizuegu sortzeko.

Jarri data bat, eta egin egunero iradokitzen dizugun proposamenetako bat zure egunkari artistikoko fitxa batean.

Ez kezkatu gehiegi azken emaitzarekin, eskua eta irudimena askatzeko sormen jarduera da.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!