Giuseppe Arcimboldo artista errenazentista italiarrean inspiratzea proposatzen dizut. Koadro «normalak» ere margotu zituen arren, landarez eta animaliez osatutako aurpegi bitxiengatik da ezaguna.

 

Rudolf II.aren erretratua

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Arcimboldok ere margotu zuen... Ura 1866

Lau elementuei (lurra, airea, sua eta ura) buruzko margolanak egin zituen. Hau itsas izakiz beteta dago. Zenbat bereizten dituzu?

Proposamena: Aurpegi bat sortu.

Bildu materialak hasi baino lehen, Arcimboldok bezala bildu etxean dituzun fruituak eta barazkiak eta sortu aurpegia, ez ahaztu zure aurpegi zoragarria argazkiak egitea.

Saiatu aurpegi dibertigarriagoak sortzen, bilatu etxean balioko dizuten objektu gehiago, hala nola jostailuak, LEGO piezak...

Hemen hainbat sorkuntza ditugu: