Ezinezko erretratuak.

Joan Fontcubertak, argazkigintza nazionalaren teorialari handietako batek, zera dio: «Argazkilaritzaren neutraltasuna eta objektibotasuna fede-ekintza bat da, kultura-konbentzio bat».

Ildo honetan eta argiztapen eta erretratuen lantegitik “ezinezko” erretratu sorta bat egitea pentsatu dugu. Lehen begiratuan benetakoak diruditen irudiak, objektiboak, kameraren aurrean aurkezten diren irudien isla.

Baina errealitatea kapritxosoa da eta erretratuek ñabardurak ezkutatzen dituzte, ia hautemanezinak, ezinezko bihurtzen dituztenak, faltsuak eta gezurrezkoak, nahiz eta ziur aski egia balira bezain interesgarriak edo gehiago.