Datorren asteartean oso jarduera interesgarria antolatu dugu irudi sailetik.

"eta azkenean hegan" izeneko argazki liburuaren aurkezpena da.

Liburua Josetxu Silgo 3. argazkilaritza ikastaroko ikasleak egin du eta denok gaude gonbidatuta.

Ekitaldian, bideo bat erakutsiko da eta egilearekin solasean arituko gara sormen proiektuaz, proiektu artistikoen kontzeptu emozionalaz, argazki tresnaz eta argazki liburu bat editatzeko prozesuaz.

Hau guztia gure ikastetxeko argazkilaritza gelan gertatuko da.