Datorren ostiralean, hilak 22, Irudi Sailetik Zaramaga auzoko “Hogar Extremeño”-n Gabonetako festa ospatuko dugu.

Aitzakia ezin hobea izango da gure eskolan elkartu, topa eta gozatzeko; ikusi ikasleen lanen proiekzioa eta partekatu ordu pare bat konpainia onean.

“Hogar Extremeño” Zaramaga auzoko Vicente Manterola kaleko 3. zenbakian dago.

Jaia abenduaren 22an, ostirala, 19:00etan izango da.