Urtarrilaren 27an, Arte eta Lanbide Eskolako Marrazki tailerreko bi taldek bisita egin zuten gure Arabako hiriburuko foruen plazan dagoen Luis de Ajuria aretoan. Bertan, Eduardo Sánchezen lan ikusgarriaz gozatu ahal izan genuen. bic pen beltzez egindako marrazki hiperrealistak aurkitzen ditugu. Interesgarriena iruditu zitzaigun argi-ilunaren bidez bolumena emateko erabiltzen zituen ereduak gertutik ikusi ahal izatea izan zen. Izan ere, denbora tarte horretan bertan, klasean argumentuen gai hori bera lantzen ari ginen. Erakusketaren irudiak eta artista honen lana ezagutzeko estekak uzten dizkizuet.

esteka/irudiak

Ramón Albertus (2022.13.01). "Eduardo Sánchez, boligrafo beltzaren maisua". Posta.