Arabako Arte Eder Museoaren (AMBA) Lagunen Elkarteak dagoeneko martxan du bere Marrazki eta Pintura Lehiaketaren hirugarren edizioaren prozesua.

Lehiaketaren helburua Arabako Arte Eder Museoan dauden lanak erreferentziatzat hartzea eta berrinterpretatzea da . Emaitza publiko orokorrak gozatu ahal izango du, Arabako hiriburuko Arte eta Lanbide Eskolako auditorioan, 2023ko abenduan eta 2024ko urtarrilean, egingo den erakusketan.

Lehiaketan bi kategoria daude; bat 18 urtetik gorakoentzat eta beste bat 8 eta 17 urte bitartekoentzat, kategoria bakoitzeko hiru sari banatuta.

Jarraian saritutako lanak eta haien erreferentziak ikus ditzakezu. Lehenengo hirurak 18 urtetik gorakoen kategoriari dagozkio eta azken hirurak 8 eta 17 urte bitarteko pertsonei.