Ausartzen al zara zure sorkuntza plastikoetan elementu interaktiboak eta soinudunak integratzera? Hala bada, hau da zure tailerra.
Hemen ezagutuko duzu nola integratzen diren tresna interaktiboak zure arte plastikoetako proiektuetan, bi dimentsioko zein hiru dimentsioko formatuetan, soinu-interakzioak sortzeko aukera emango dizun mikroprozesadore baten bitartez. Gailu honek "Touchi Kit" du izena eta artistek eurek garatzen dute.
Gainera, material eroaleekin lan egingo duzu, hala nola, kobrezko zinta, nylonezko banda itsasgarri eroaleak, tinta eroalea eta etxeko beste material eroaleak, elkarrekintza aukera desberdinak aztertzeko.

Ez da beharrezkoa elektronikaren edo programazioaren aldez aurretiko ezagutza izatea eta bertaratzen direnei aurretiko lanak ekartzea gomendatzen zaie bertatik hasteko.

Eguna: 2025eko urtarrilaren 25a (larunbata) Arte eta Lanbide Eskolan .
Iraupena: 09:00etatik 13:00etara.
Irakasleak: María Castellanos & Alberto Valverde
Parte-hartzaile gehienez: 15 pertsona
Prezioa: 50 €

SARBIDE ERREGISTROA