kopiaren kopia

Ikaslearen begi estetikoa artisten lanak ezagutuz osatzen da, baina baita ikaskideek eskultoreei egin dizkieten kopiak ikusita ere. Kopiaren kopia da. Erakusleihoak lanen edukiontziaren funtzio hori du, eta lankideek tailerrean egiten dena "kuskusatzeko" jartzen dute. Kutxa erraldoi baten antolamendu berberak, itxia, kristalarekin, gerturatu, gelditu eta begiratzera behartzen zaitu. Begiratu. Bertan prozesu bat has dezakezu.