tailer irekia

Ikastaroaren laburpen informatiboa

Tailer Irekia Lerroa eta Kolorea eremuan heziketa-zikloa egin duten ikasleentzako lan gunea da. Doako lan tailerra da, eta astean egun finko batean irakasle baten laguntza du, teknika piktorikoei buruzko aholkuak emateko eta tailer hau osatzen duten ikasleen lana koordinatzeko.

Bestalde, ikasleek beren ekimenekin parte hartzea nahi da Eskolako bizitza kultural eta artistikoaren dinamika sustatzeko erakusketa edo diziplinarteko jardueren bitartez, Eskolako beste arlo batzuekin.

Asteko egunak : astelehenetik ostiralera

Ordutegia : 10:30etik 13:00etara; 16:00etatik 18:30era edo 19:00etatik 21:30era.

Ikastaro maila : Aurreratua

Sarbide-baldintzak : Egindako margolanak eta proiektuak edo ezagutza nahikoa egiaztatzen dutenak

Iraupena : Ikasturtea irailetik ekainera