2021eko ekainaren 4an, ostirala, Montehermoso Kultur Etxean urteurren festa ospatu zen. EAO / ALE Zinema Digitalaren tailerraren hogei urte bete ditu.

Bertako beste kultur zentro edo eragileekiko lankidetza-alderdia bideratuz, Artium, Montehermoso, “el Pilar” edo “Jesús Guridi” Musika eta Dantza “José Uruñuela” Kontserbatorioetako hezitzaileekin bat egin genuen lan batzuk errepasatu ahal izan genituen.

Proiektu handiak edo xumeak, salbuespenik gabe, grinaz eta inplikazioz burututakoak.

Pieza hauetako bakoitzaren atzean, azken emaitzatik harago, beti egon da giza talde ikusgarria, sortzailea, eskuzabala eta dedikatua. 300 pertsona inguruk mundu berriak sortu eta sortzen jarraitzen dute, istorio zirraragarriak.

 

Lagin txiki gisa bost pieza ikus ditzakezu, bat lankidetza espazio bakoitzeko.

Artium. "Biraketak" Juan Arrosagaray (2010).

https://vimeo.com/73368363

Montehermoso. “Sortukok esango besteak” Raquel Calvo, Luis Ullibarri, Javi Huete (2019)

“El Pilarreko” kale hezitzaileak. "Bihar klaserik ez egotea espero dut" Destiny Osarumwense (2017)

https://www.youtube.com/watch?v=b2V3RfYddRE

“Jesús Guridi” Musika Kontserbatorioa. "Decimonios" Carlos Moure (2010)

https://vimeo.com/115853698

“José Uruñuela” Dantza Kontserbatorioa. "Epidermis" Lucia Strachan (2017)

https://vimeo.com/256275775

Haiekin gozatzea nahi dugu.

Mila esker hain eskuzabaltasunez emandako denbora, energia eta sormenagatik.