Izenburuko istorio baten inguruan lan egitea proposatuko dizuegu:

 "Ezerren lau txoko txiki"

Hona hemen YouTube-ko istorioaren esteka.

Proposamenerako, kartoi zati bat baino ez dugu behar, zereal edo gaileta kaxa batekoa izan daiteke. Txantiloi gisa balio duen objektu zirkular lau bat (pote baten estalkia, adibidez) eta beste objektu karratu bat (kutxa baten oinarria, adibidez); koloretako margoak, guraizeak eta belkroak badituzu, bestela ez da beharrezkoa.

Lehenengo kartoiarekin etxe baten forma moztuko dugu (azpian dituzue txantiloiak), koloreztatu eta ipuinaren izenburua jarri dezakegu.

Etxeko atea izango den txoko batean zirkulu bat moztu beharko dugu.

Jarraian zirkuluak eta karratua marraztu eta moztuko ditugu, margotuko ditugu eta aurpegi alaiak jarriko dizkiegu.

Belkroa badugu harekin itsatsi ditzakegu etxean.

Ikasi istorioa eta orain zure lagunei, anaia txikiari edo familiari konta diezaiekezu!