lumaz marraztu

Lan sinple bat proposatzen dugu; denok etxean dituzuen materialekin.

Gauzatzeko unean, pentsatu emaitza akuarela bat bezala. Hau da, beti zurian pentsatuz, paper garbian argia bezala.

Eskuartean ditugun materialekin. Folio, din A-4, din A-3; pisu apur bat duen paper hobea. Ondo margotzen duen boligrafoa. Alkohola (ziur eskuan duzula) eta eskuila.

Lehenik eta behin trazuak norabide ezberdinetan egingo ditugu, hauek gainjarriz esteka honetan agertzen den bezala dentsitate gehiago edo gutxiagoko ehundurak sortuko ditugu. Probatu ehundura desberdinak.

Nola marraztu boligrafoarekin (egin klik hemen)

Esfera bat aitzakia ona izan daiteke,

Edo esku artean duzun antzeko formako edozein objektu. Egin itzala eragiten duen erorketa argi bat.

Probatu alkohola orain.

Hezetu eskuila eta pasa ezazu aldez aurretik boligrafoa aplikatu duzun gainazal ezberdinetatik

Jarri emaitza akuarela balitz bezala. Pentsa ezazu argia paperaren zuria dela eta ez kezkatu, azalaren kapilartasuna dela eta, alkohola ireki eta forma xelebreak hartuko dituelako. Jolas bat da.

Adibide hau kopiatu dezakezu testura desberdinak aplikatuz eta, aukeran, pintzel-trazuak alkoholarekin gehituz.

Nahikoa oraingoz. Saiatu, jolastu eta ondo pasa.

tematzen naiz. Garrantzitsua da forma sinpleak irudikatzen dituzten ehundura ezberdinen bidez argia bilatzea…….(jarraitzeko)