tailerrak: Haur eta gazteentzako artea
larruarekin sortu
Hezkuntza premia bereziak eta aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzendua, 14 urtetik aurrera.
Asteko egunak eta ordutegia : ostegunetan 18:00etatik 19:30era.
Sarbide baldintzak: Sarbide zuzena
Iraupena: Ikasturtea irailetik ekainera
Arte Eskolak tailer inklusiboaren proposamen hau egiten du helburu hauekin:
- Manipulazio gaitasunak bultzatu.
- Trebetasun sozialak
- Taldearekin interakziorako trebetasunak
- Norberaren autonomiarako gaitasunak
Edukiak
- Prozedurazko edukiak.
- Oinarrizko teknika eta tresnak erabiltzea, neurtzea, trazatzea, ebakitzea
- Helburu praktiko eta estetikoetarako objektuak eraikitzea
- Jarrerazko edukia.
- Lan-prozesuak egitean eta argibideak betetzean gogobetetzea
- Material eta tresna desberdinak maneiatzeko jakin-mina eta motibazioa
- Tailerreko tresnak eta materialak erabiltzeko, kontserbatzeko eta zaintzeko arauak errespetatzea
- Laneko segurtasun- eta higiene-ohitura egokiak
