Martxoaren 8an Arte eta Lanbide Eskolak herritarrei helarazi nahi dien mezua da dagoeneko berdintasunean irakasteko eta sortzeko konpromisoa dugula. Horregatik hau da aukeratutako leloa:
“SORTU HEMEN ETA ORAIN BERDINTASUNEAN”
Haur eta gaztetxoek margotutako amantalekin esku hartu dugu eskolako fatxadan; Jantzi honen bidez emakumeen lan ikusezina sinbolizatzen dugu.
"Hemen eta orain" ideia PUNTUA, ZIRKULUA elementuarekin sinbolizatzen da. Hemen berdintasunaren aldeko apustua egiten dugula adierazteko modu bat da.