Ikasle agurgarriak,

Ekainaren 29an egindako Patronatuan, klase presentzialak jaso ez ziren epealdiko matrikularen % 20 itzultzea erabaki zen.

Dagokion zenbatekoa itzultzeari ekiteko, ikasleak itzultzeko eskaera hemen deskargatu eta posta elektronikoz bidali info@escueladeartes.org helbidera ; edo jaso eta zuzenean zentroko idazkaritzan entregatu.

Aipatu itzulketa eskatzeko epea uztailaren 2tik irailaren 30era izango da, kontuan hartuta eskola zabalik dagoen bitartean presentziazko entrega egin daitekeela: uztailaren 2tik 14ra, 10:00etatik 13:30era eta irailaren 1etik aurrera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Kurtso amaiera atipiko honetan, zure pazientzia eta ulermenagatik eskertu nahi dizugu. Gure ilusioa helarazi, kurtso berrian eskola arruntera bueltatzeko.

Uda zoriontsua opa dizuegu!