Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna da . Gizarteko arlo guztietan berdintasunaren, parte-hartzearen eta ahalduntzearen alde borrokatzeko eguna. Arte eta Lanbide Eskolatik gure artearen inguruko emakumeen ikuspuntua eman nahi dugu.

Yayoi Kusama artista feminista bat aukeratu dugu, Japonia 1929, bere lan gehienetan psikodelia eta errepikapenarekiko interes tematikoa erakusten duena. Azalerak (hormak, zoruak, mihiseak, objektuak,...) puntuz estaltzen hasi zen, bere lanaren marka pertsonala bihurtuko zena. Arte Eskolatik bere lekukoa jaso dugu; Horretarako, fatxada borobil biolez estali dugu, hauek, berriz, feminismoaren ikurra.