
Orduan ere gizakiok geure burua eta beste animaliak irudikatzeko beharra genuen. Ehiza eszenak, gizonak, tresnak, mota guztietako animaliak eta trazu abstraktuak ere marraztu ziren. Dean Snow arkeologoak ere erakutsi du, margolan hauek egin zituzten eskuen luzera neurtuz eta alderatuz, Espainian eta Frantzian egindako gehienak emakumeek egin dituztela. Beharbada, emakumeek pentsamendu abstraktua garatzeko duten gaitasuna, baita hizkuntza menperatzea ere, marrazteko gaitasuna ere garatzeko aukera eman die.
