Gazte marrazketa eta pintura

Ikastaroaren laburpen informatiboa (Ikusi lanak hemen) (ikusi lan gehiago)

Gazteentzako tailer honetan ikaslea marrazketa eta pintura munduan hasten da, hainbat ikasturtetan zehar sakondu ahal izateko.

Arte Gaztea tailerrak ikasleek gaitasun teknikoak, pertzeptiboak eta adierazgarriak eskuratzea du helburu, hizkuntza plastikoen baliabideen ezagutzan eta erabileran oinarrituta (marrazkia, pintura, marra, trazua, kolorea...).

Horrekin batera, irudimenaren, sormenaren garapena sustatzea, arrazoibide kritikoa eta lan kooperatiboa sustatzea du helburu.

Asteko egunak eta ordutegia: astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna edo ostirala; 17:30etik 19:30era (astean egun bat)

Sarbide baldintzak: 8 urtetik 15 urtera

Iraupena: Ikasturtea irailetik ekainera

EDUKIAK

  • Marrazketa praktika: lerroa, eskala aldaketa, doikuntza, itzala...
  • Kolorea: primarioa, sekundarioa, hotza eta beroa, kontrastea, saturazioa, argitasuna...
  • Artearen eta bere historiaren oinarrizko kontzeptuak hurbiltzea eta ulertzea, obren, mugimenduen eta estiloen interpretazioaren bitartez.
  • Forma, proportzioa, xehetasuna, balioa, ehundura, espazioaren azterketa (perspektiba, espazio-egoera, proiektatutako itzala...)
  • Oinarrizko printzipioak, hala nola, batasuna, harmonia, oreka, erritmoa, mugimendua, barietatea eta enfasia.
  • Hainbat teknika eta tresna erabiltzea, bi dimentsiokoak zein hiru dimentsiokoak, ohikoenetatik hasi eta teknika garaikideagoetara eta baita digitaletara ere.

HELBURUAK

  • Adierazpena eta komunikazioa sustatzea hizkuntza plastikoaren bidez.
  • Talde lana hobetu.
  • Esperimentaziorako gogoa garatu.
  • Hausnarketa, behaketa eta sormena bultzatu.
  • Motibazioa indartu eta ordena, garbitasun, iraunkortasun eta parte-hartze ohiturak sortzea.
  • Adierazpen plastikorako trebetasunak eta teknikak garatzea.