Ozeanoak ezinbesteko elementuak dira gure planetaren orekarako, lurreko uraren 97 € daukate eta karbono dioxidoaren %30 gutxi gorabehera xurgatzen dute.

Ozeanoak gaur egun larriki mehatxatutako ekosistema bat dira, plastikoen kutsadura bereziki kezkagarria delarik.Ozeano kilometro koadro bakoitzeko, batez beste, 13.000 plastiko hondakin daude.

Hemen duzue Reina Sofía museoko film labur polit baterako esteka: “Lemon” , bideo hau plastikoen erabilerak naturaren ibilbidea apurtzen duenaren metafora da.

Zer egin dezakegu?

Plastikozko eskulturak.

 

Gaur zure sormena garatzeko keinu txiki bat eskaini nahi dizuegu, berrerabilitako plastikoekin eskulturak eginez.

Horretarako material plastikoak bilduko ditugu egunetik egunera. botilak, tapoiak, poltsak, janari-ontziak... kontziente al gara sortzen dugun plastikozko hondakin kopuruaz? Nora zoaz?

Erronka hondakin horiek berrerabiltzea da, eskultura edo konposizio artistiko bihurtzeko.

Beheko irudien ildotik zerbait proposatzen dugu, itsas gaiari begira.

Galiziako Mar de Fábula elkartearen ekimen ederraren webgunean ideia gehiago aurki ditzakezue.