GRABATU ERAKUSKETA

Walden, life in the Woods erakusketak basoak, txabola, aintzirak, naturako bizimodua bere biztanleekin birsortzen ditu, baina batez ere bere egileak, Henry David Thoreauk, han bizitako esperientzia . 32 estanpa-multzo baten aurrean aurkitzen gara, intaglio grabatuaren prozedurei jarraituz eginak, zeinak bere berezitasuna kontuan hartuta akuaforte, ur-tinta, puntu lehor edo berniz leun gisa aurkezten ditugu, bakarka edo gainera plaka berean bilduta. Lortzen diren efektuak lerro garbiak, argi-ilunak eta tintak behar bezala hautatzean hobetzen diren testurak dira. Lauren Aliende irakaslearen koordinaziopean, egileak Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolako zizelkatuzko grabatu tailerreko 22 ikasle dira, beste hainbeste begirada.

Ixiar Arteche

                                       Otsailak 3 – Apirilak 24

Arabako campuseko Letren Fakultateko Unibertsitate Pabilioiaren Gradu Aretoa

Antolatzailea: EHE Kultura Araba eta Gasteizko Arte eta Lanbide Eskola