Tailer honetan Pastel teknikaren hurbilketa bat proposatzen dugu. Teknika hau marrazkiaren eta pinturaren arteko mugan dago. Pastelak azkar eta zuzenean sartzen gaitu kolorearen eta konposizioaren eremura.

Teknika lehorren taldekoa den diziplina da, erabiltzeko erraza eta oso polifazetikoa, eta izaera eta adierazpen oso ezberdineko lanak lortzeko aukera ematen diguna, nola maneiatzen dugun.

Sarrera historiko labur baten ondoren, lan tresnak, pastelak eta haien gogortasun desberdinak, fabrikazioa, kolore paleta, euskarriak, paper motak, lan estiloak, finkapena... ezagutuko ditugu.

Pastel-pinturak leinu liluragarria du eta artelan paregabe, hunkigarri eta eder askoren iturria da eta garai guztietako artista ospetsuenetako batzuek erabili dute. Leonardotik Picassora, Hans Holbein, Dürer, Fragonard edo Degasen bitartez, asko izan dira historian zehar teknika honen ezaugarriez gozatu duten artistak.

Ordutegia eta egunak: 10:00etatik 12:00etara, astearteetan (martxoaren 2tik ekainaren 15era).

Lekuak: 12

Prezioa: 112 €

Matrikularen hasiera: 2021eko otsailaren 12a, ostirala