1926an Man Ray argazkilari eta zinemagile esperimentalak "Emak bakia" pieza egin zuen. Frantses-euskal kostaldean uda pasatzera gonbidatu zuten eta, nolabait, bere oporretako filma da. Baina Ray jada ez da turista. Dadaismoari eta gero surrealismoari lotuta, kamerarekin jolasten du, kasualitatearekin, argiarekin eta irudiekin. “Emak bakia” inoiz egin den lanik askeenetakoa da, baita euskarazko izenburua duen abangoardia historiko bakanetako bat ere. Izan ere, "emak bakia"k "utzi nazazu bakean" esan nahi du la zonz euskaraz, eta Rayek uda igaro zuen etxearen izena da.

Askoz beranduago, 2012an, Oskar Alegria zinemagileak "La casa de Emak Bakia" dokumentala egin zuen, azken urteotako ezusteko pizgarrienetako bat, Rayi, sorkuntzari oro har eta zinemari bereziki omenaldia eginez.

 

Bi esteka uzten ditut. Lehenengoa Rayren lanari eta bigarrena Alegriaren trailerra.

Man Rayren lana

Oskar Alegria trailerra