Distira egiten duen guztia ez da urrea!

Argiztapen eta erretratuen argazki taldeak erronka interesgarri eta konplexu bati egin dio aurre. Foku zahar batek igorritako argi bero batek aurpegi bat argitzen duela simulatzen aritu dira.

Ezer ez dago errealitatetik urrunago! Jarraian argia nola aldatzen joan den sekuentzia bat aurkezten dugu, flashak eta koloreak zuzentzeko gelen erabilerari esker, nahi den efektua lortu arte.